Euskal Herriko Historia

Euskal-akitaniar itunaren goren unea. Europar mendebaldea K.o. 711.ean, iberiar penintsularen arabiar inbasioa gertatu baino lehenEuskaldunon historia orain dela milaka urte hasi zen gaur egun Nafarroa izenez ezagutzen dugun herrialdean. Erromatarrek nafarren lurra Vasconia izenarekin deitu zuten. Lingua Navarrorum (nafarren hizkuntza) edo gaur egungo euskararen seaska eta baita gure mintzairaren inguruan errotzen den kulturarena ere.

Euskaldunok historiaurreko franko-kantabriar zibilizazioaren ondorengo zuzenak garenez, kontinentean jarraitasunez bizi izan den europar populurik zaharrena gara.

Franko-bisigotiar garaian, Nafarroako tribu baskoia euskal tribuetatik garrantzitsuena izanda, beste tribuei ere “vascon” (baskoi berbaren era latindarra) izena eman zien. Garai honetatik euskaldunok beti euskaldun hitza erabili genuen gure burua izendatzeko. Alabaina, Erdi Arotik aurrera eta euskal erakunde ezberdinak sortzean, gure euskaltasunaren aurrean gure herrialdearen jentilizioa jarri genuen (nafarra, laputarra, bizkaitarra…). Beste hizkuntzetan, ordea, euskaldunoi izendatzeko erak historian zehar aldatzen joan dira.

Europar mendebaldea 1034.ean, Antso "Nagusia" Nafarroakoaren goren unean. Klik egin irudi gainean mapa handiturik ikus dezazunArestian esan dugunez, franko-bisigotiar garaian, euskaldunak

Euskal Herriko historian sakondu nahi izanez gero hurrengo linkan klikatu

Historia.html

    Comments are closed.