Kategoriaren artxiboa: Deialdiak

Emakumeen eskubideen aldeko Kontzentrazioa

[ 2011(e)ko martxoak 6; 14:00; 14:00; ] Urtero bezala aurten ere mendialdeko emakumeen eskubideak defendatzeko elkarretaratzeko deia egiten diogu biztanle guztioi. Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, baina aurten Kanpezun deialdia aurreratu egingo dugu eta hilaren 6ra eguerdiko 14:00-etan, igandea izanik errezagoa egingo zaigu guztioi bertara hurbiltzea. Emakumeen eskubideak guztion ardura dira.

Como todos los años, este también saldremos a la calle a defender […]

    Kategoriak Deialdiak, Kanpezu | Erantzun

    Sagardotegira

    [ 2011(e)ko martxoak 12; ] Martxoak 12an XVII. Mendea elkarteak Urdaira sagardotegira txangoa antolatu du urtero bezala. Irteera eguerdiko 12etan Kanpezuko plazatik  izango da eta zuzenean bazkaltzera, sagardoarekin gozatu ostean Hernanira disfrutatzera. Apuntatzeko Uxerri tabernan aukera daukazue.  ANIMATU ETA ONDO PASA!!!

      Kategoriak Deialdiak, XVII. Mendea Kultur Elkartea | Erantzun

      Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena

      [ 2011(e)ko martxoak 13; ] Martxoaren 13an, hitzordua daukagu Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena gogoratzeko.
      Amaiurren elkartuko gara, goizeko 11etatik aurrera. Bertan, zutarrian, Amaiurko gazteluaren defentsan eroritako gudariei omenaldia egin eta gero, herriko plazan ekitaldia burutuko dugu. Ondoren, Herri Bazkarian, giro alaitsuan elkartzeko aukera izanen dugu.

        Kategoriak Deialdiak | Erantzuna 1

        Arraia-Maeztuko Amezti Elkarteak Igoroin familientzako Mendi irteera

        [ 2011(e)ko martxoak 19; ] 2011-03igoroin Amezti euskara-kultur elkarteak familientzako mendi irteera antolatu du. Datorren martxoaren 19an goizeko 10etan maeztuko plazatik Igoroin mendira abiatuko dira. Guztiok gonbidatutak gaude.

          Kategoriak Deialdiak | Erantzun

          Korrika jaia Kanpezun

          [ 2011(e)ko martxoak 26; ] Goizetik hasita 11etan umeen jolasak egongo dira eguerdira arte. Ordubatetan Korrika txikia abiatuko da Kanpezuko kaleetatik. Arratsaldeko 5etan pilota partiduak frontoian eta animazioa kaleetatik txistulariekin. Gero afaria egongo da Ibernalo jatetxean apuntatu nahi baduzu eman izena Uxerri tabernan eta eguna amaitzeko kontzerturen bat egongo da Uxerrin. Ondo pasa eta parte hartu.

            Kategoriak Deialdiak, Euskara, Kanpezu | Erantzun

            Arabako Wushu Txapelketa Bastidan

            [ 2011(e)ko martxoak 27; ]

              Kategoriak Deialdiak, Kultura | Erantzun