KORRIKA KANPEZUN

Telefono dei batek nire pentsamenduetatik atera ninduen:

* Aizu!! Norbait behar dugu goizeko hiruretan 121. Kilometroan lekukoa eramateko! Eta ez dugu inor aurkitzen. Posiblea litzaizuke ?

Joder! Eta zer esango diot ni tipo honi? Goizeko seiretan KORRIKA Kanpezutik igaro behar zuen, eta gero klasera Joan behar dut. Ezinezkoa zait!:

* Buenoooo, baleeee. Kontatu nirekin.

Eta horrela izaten da urtero. Nola esango diogu ezetz KORRIKAko lekukoa eramateari? Total, goizeko 2,15 etan kotxea hartu, eta Trebiñuko lurraldeetako paramo batetan azaldu nintzen. Bakarrik! Superbakarrik! Halako batean, sirena urdinak urbiltzen hasi ziren, eta araban zipaioak zabaltzen ba dute bidea, eta nafarroan polizia floralak, Trebiñun, “ mi zargento eta Flamarike” pikoloak egiten dute lan hori:

* A loz buenos días! Esta usted solo? Pues ya es mala leche oiga! Es usté el único que va a correr el kilometro en solitario.

* Bueno! Algun flipao yá vendrá corriendo desde más atrás no?

* Eso sí. Pa flipaos ya están ustedes! Vaya majaderías que hacen ustedes vosotros! Hala! Nosotros tiramos palante que ya llegan sus amigos!

* Hala! A jugar a pala!!

Eta handik agertu zen KORRIKA zabaltzen duen furgoneta, eta nola ez, bere atzetik hamar “flipao” korritzen, patinatzen edo bizikleta gainean. Lekukoa hartu, korritu, barre batzu egin, eta hemendik aurrera, gaupasa itzela. Beste bi kilometro Obekurin Puti, Mikel, Zuriñe eta Mirianekin, eta gero zuzen Kanpezura. Kanpezura heldu, eta beti bezala, herriak kriston erantzuna eta ongi etorria egin zion euskararen aldeko jai honi. Udalak, administrazio batzordeak, alderdi politikoak, ikastolako haur eta gurasoak, elkarteak, presoen aldekoak, dantza taldea, gazte asanblada, futbol taldea,…Kanpezuko ordezkaritza zabala eta jendetsua .

Bukatzeko, gure Nafartar hanai arrebeei lekukoa pasatu, eta aintzina bezala, Cepan gosari monumentala jarri ziguten. Ze goxoa txokolateaaaa! Horrelako gaupasak astero errepikatuko genituzke! Hala ez?

    Kategoria: Kanpezu. Gorde lotura.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude