PIRRITX, PORROTX, MARI MOTOTS ETA KANPEZU

Hamasei urte dira jadanik Euskal Herriko pailazo famatuenak gure herrira datozela. Ehundaka pertsona inguratu ziren atzokoan Kanpezuko pilotalekura aurtengo emanaldia ikusi ahal izateko. Urtero bezala, guregana urbildu ziren guztiak primeran pasatu zuten, eta aldi berean, asteburu osoan zehar gure herriak bisitari asko jaso zituen. Pozten gara herriko ostatu eta komertzioek etekinak jaso ahal izateagatik, alegia, euskal kulturak etekin bikoitza ekarri digu. Baina balorazio guztien gainetik, aipatzekoa da, XVII MENDEA kultur elkartetik esker mila zor diegula jende askori. Elkarteko kideak, KAIXOko zinegotziak eta alkatetza, AMPAko partaide edo guraso batzu, AEKko irakasle eta ikasleak, herriko hainbat gazte, udaletxeko langileak, ITURRIENEA taberna, eta beste lagun batzu, ezinbesteko laguntza eman digute jai eder hau ozpatu ahal izateko, eskenatokia montatu, sarreran egon, garbiketa egin, haurrak esertzen lagundu, … gauza asko egin behar izaten dira dena ongi ateratzeko. Denei, MILA ESKER, ETA MARRUBIZKO MUXUAK!!

    Kategoria: Kanpezu. Gorde lotura.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude