UDAL GAIAK ( euskara eguna)

Aupa Kanpezu.

“Nola aldatzen diren gauzak kamarada”… esaten zuen laurogeigarren hamarkadako kanta ezagun batek. Garai berri honetan, gauzak zeharo aldatu dira. Aurreko zortzi urteak, badirudi gau luze eta amahierarik gabekoak izango zirela, baina hara hor! Udala aldatu, eta euskara eguna berpiztu egin zaigu.

Orain arte, euskara eguna tramite bat besterik ez zen. PNVren aginteak, ez zuen gehiagorako ematen, deklarazio instituzional bat, eta kitto! Baina aurten, izugarrizko buelta eman zaio ozpakizun honi. KAIXOk, oso ongi ulertu du zein den Kanpezuko euskaltzaleen mezua. Egun honen ozpakizuna, eragile guztion arteko elkarlana izan behar zuela, eta horrela suertatu da azkenik. Jende pilo baten partaidetzari esker, egun borobila geratu zaigu gaurko hau. Goizetik hasi ikastolako haur eta irakasleokin, eta arratsaldez eta gauez bertso eskolarekin, euskara ikasle eta irakasleokin, kultur taldeekin, KAIXOko zinegotziekin, eta herritar ugarirekin. Benetan polita eta dibertigarria antolatu duten egitaraua.

Gaurkoa, espero dugu hurrengo urteetako ozpakizunen lehenengo hazia izatea, eta noski, ahal ba da, dugu, ea hobetzeko gai garen. Zorionak parte hartu duzuen guztioi, eta ez ahaztu, bihar ere euskara eguna dela, eta etzi, eta etzidamu, eta…. 365 euskara egun.

    Kategoria: Kanpezu. Gorde lotura.

    2 erantzun UDAL GAIAK ( euskara eguna)-ri

    1. egilea: Txeri

      Eaj-ko norbait, ikusi
      dut ere, egia hezanda….

    2. egilea: Txeri

      EA bigarrenean….
      Ni, eaj-ko norbait ikusi nuen ere…

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude