Bizi garen paraje honetan sare sozial bat sortzeko beharra badagoela sentitzen dugun auzotar taldetxo bat gara.
Guztion artean kolektibo zein norbanako bezala dauzkagun beharrak identifikatu, dauzkagun baliabideak (naturalak, pertsonalak…) edota batak zein besteak dauzkagun ideiak zeintzuk diren ezagutu ditzakegula uste dugu. Gauzak guztion artean indibidualki baino errazago egin daitezkeela sinisten dugu. Izan ere, ziurrenik, norbanako bakoitza baita daukagun baliabiderik garrantzitsuena; jakituria eta esperientzia ezberdindun pertsonak, lanerako gogoa duten pertsonak, talde-interesak norbanakoaren interesekin uztartzeko gogoa daukaten pertsonak.
Gure bizitzaren eskultore gu geu izan behar garela uste dugulako, zahar edo gazte, emakume zein gizonezko, maiatzaren 31an atsaldeko 7etan Atauriko elkartegian ikusi nahi zaitugu.






Leku horretan erretzen jarraitzen den bitartean ez naiz ni handik agertuko den homoa