Plazara llama a participar en la movilización del sabado en Bilbao

Iragan martxoaren 17an Bilboko Arriaga enparantzan D3M eta Askatasunaren kontrako epaiketa salatu eta auziperatuei gure babesa azaltzeko agerraldia egin genuen. Mobilizaziorako deia egiteaz gain, euren eskubideak praktikan jartzeagatik jazarriak diren pertsonak babestuko zituzten Matrioska sabelak eraikitzeko gonbita ere luzatu genuen. Are gehiago, jendarte osoaren eskubide zibil eta politikoak bere baitan hartuko zituzten sabelak eraiki behar genituen, herriz herri auziperatutako lagunekiko elkartasuna adierazi eta injustizia salatzeko asanblada herritarrak sortuz.

Dei horri emandako erantzuna asken asteotan gauzaturiko hainbat mobilizaziotan ikusi ahal izan dugu: Gasteizko kanpaldian, Eusko Legebiltzarrean itxialdi eta baraualdia burutzeko egindako saiakeran, unibertsitatean, Sestaon, Usurbilen, Kanpezun, Erandion antolatutako manifestazio eta ekimenetan, Donostian milaka pertsonen artean berreraikitako eskubideen puzzlean,…

Gasteizen, apirilaren 23an Katedral berriaren parean hasiera eman genion kanpaldia, iragan ostiralean bukatu zen manifestazio batekin. Dezente izan dira egun horietan zehar jasotako babes eta elkartasun keinuak, zein antolatutako mobilizazioak. Ugariak ere eskubide urraketa honen salaketari lotu eta auziperatuei euren babesa adieraztera hurbildu direnak; EA, Aralar eta Ezker Abertzaleko ordezkariak, Bildu eta PNVko zinegotziak, EA eta Aralarreko parlamentariak, STEE-EILAS, ESK, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak, herri mugimendua, mugimendu feminista, kultur arloko pertsonak, kazetariak, auzo elkarteak, errepresaliatuak…

Epaiketaren salaketaren oihartzuna Eusko Legebiltzarraren hormen artean ere entzun ahal izan zen. Ekimena bertan burutu nahi izana ez zen ausazkoa izan. Izan ere, ostegunetik aurrera Audientzia Nazionalean auziperatuen eserlekuan eseriko diren 13 lagunei azken hauteskunde autonomikoetan aurkezteko D3M hautes-plataforma eta Askatasuna alderdia osatu izana leporatzen diete. Horixe da delitua: euskal herritarrei hautes aukera ezkertiar eta abertzalea eskaini izana. Eta hala izanik, ETAko kide edo laguntzaile izatea leporatuta 7 eta 9 urte arteko gartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak.

Espainiar gobernuan entzungor egiten die herri honen aldarrikapenei eta salbuespen legedi, ilegalizazio eta oinarrizko eskubide zibil eta politikoen urraketei heltzen die, besteak beste, hauteskundeetan parte hartzeko eskubidearena.

Honi guztiari, astelehenean auziperatuek salatu berri duten defentsa-babesgabetasuna gehitu behar diogu, defentsak proposatutako lekukoen gehiengoa atzera bota izanaz gain, oraindik ez baitakite nork epaituko dituen.

Honengatik guztiarengatik, hau zein beste edozein eraso geldiarazteko presio soziala eta mobilizazioa ezinbestekoak direla berretsi nahi dugu. Jakin badakigu politika errepresibo hauek amai daitezen desio duen jendartearen gehiengoaren babesa badugula.

Honen isla izango da epaiketaren izaera politikoa salatzeko bertaratuko diren eragile politiko, sozial eta sindikalen ordezkaritza. Baita hilaren 3an, epaiketaren hasiera datan, Euskal Herriko herri eta hirietan arratsalde partean egingo diren kontzentrazioak ere.

Eta batez ere, datorren larunbatean 17.30ean Casillatik abiatuta “Eskubide guztiak proiektu guztientzat. Epaiketa politikorik ez” lelopean Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioa.

Zentzu horretan, gaur bertan bildutakook mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin nahi diegu bidegabekeria gehiago onartzen ez duten euskal herritarrei. Denon indarrak elkarturik, honakoa Audientzia Nazionalak inor bere ideiak defendatzeagatik epaitzen duen azken aldia izan dadin.

___________________________________________________________

El pasado 17 de marzo, comparecíamos en la Plaza de Arriaga en Bilbao para denunciar  el juicio contra D3M y Askatasuna a la vez que mostrábamos nuestro apoyo a las personas imputadas. Además,  hacíamos un llamamiento a la movilización y a la creación de vientres Matrioska que dieran cobijo en su interior  a  todas las personas que por poner en práctica sus derechos sufren la represión y que protegiera los derechos civiles y políticos de toda la sociedad, es decir, a la creación de asambleas populares que arroparan a las personas imputadas y que hicieran visible esta nueva injusticia.

El fruto de ese llamamiento lo hemos visto estas últimas semanas en las diferentes movilizaciones de denuncia a este juicio: en la acampada de Gasteiz, en el intento de encierro y ayuno en el Parlamento Vasco, en la Universidad, en las manifestaciones e iniciativas de apoyo en Sestao, Usurbil, Kanpezu, Erandio, en los miles de personas que el sábado en Donostia reconstruyeron el puzzle roto de los derechos,…

En Gasteiz la acampada frente a la Catedral nueva empezó el 23 de abril y concluyó el viernes pasado con una manifestación. Las movilizaciones y muestras de apoyo durante estos días han sido numerosas. Partidos políticos como EA, Aralar, Izquierda Abertzale, concejales de Bildu y el PNV, parlamentarios de Aralar y EA, representantes de los sindicatos STEE-EILAS, ESK, ELA, LAB, representantes del movimiento social, movimiento feminista, personas del mundo de la cultura, periodistas, asociaciones de vecinos, represaliados/as, …se han sumado a la denuncia de este nuevo atropello y han mostrado su solidaridad con las personas imputadas.

La denuncia del  juicio llegó hasta el mismo Parlamento Vasco, no siendo casual la elección del lugar, ya que las 13 personas que se sentarán en el banquillo de los acusados de la Audiencia Nacional  a partir del próximo jueves lo harán por constituir la plataforma electoral D3M y el partido Askatasuna y presentar candidaturas a las últimas elecciones autonómicas de la CAV. Ese es el delito: presentar una oferta electoral abertzale y de izquierdas a la ciudadanía vasca. Sin embargo, la acusación  sin ninguna base de ser miembros o colaboradores de ETA., les puede llevar a la cárcel entre 7 y 9 años, según la petición fiscal.

El Gobierno español hace oídos sordos a las reivindicaciones de este pueblo, se aferra a políticas de excepción, a las ilegalizaciones y a la negación de derechos civiles y políticos básicos como es el derecho a la participación electoral.

A la denuncia de nuevo juicio político se suma además la realizada el lunes por imputadas e imputados de clara indefensión judicial, ya que a día de hoy no conocen ni quién les va a juzgar, además de haber sido rechazados la gran mayoría de los testigos presentados por la defensa.

Por todo ello, nos reiteramos en que la presión social y la movilización son imprescindibles para parar este y otros ataques. Sabemos que contamos con el apoyo de la mayoría social de este país que quiere acabar de una vez por todas con estas políticas represivas.

Lo veremos en el juicio al que van a acudir representaciones de organizaciones políticas, sociales y sindicales, para denunciar su carácter político, o en las concentraciones que tendrán lugar el día 3, comienzo del juicio, a la tarde, en diferentes pueblos y ciudades de Euskal Herria.

Y sobre todo lo vamos a ver en las calles de Bilbo el día 5, sábado, a las 17:30 en la manifestación que saldrá de La Casilla en favor de “Todos los derechos para todos los proyectos. No a los juicios políticos”.

En ese sentido las personas que hoy comparecemos queremos hacer un llamamiento a todos esos miles de ciudadanas y ciudadanos vascos que no aceptan más atropellos a acudir a estas movilizaciones, uniendo nuestras fuerzas a favor de que ésta sea la última vez que ciudadanas y ciudadanos vascos se tengan que sentar en la Audiencia Nacional por defender sus ideas.

    Kategoria: Politika. Gorde lotura.

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude