UDAL GAIAK (EUSKARA)

Kaixo Kanpezu.

Pasa den ostiralean, bilera bat izan zen kanpezuko kultur etxean. Bertara kanpezuko hainbat eragile urbildu ziren ( udal etxea, administrazio batzordea, urbisuko biarra taldea, xvii mendea kultur elkartea, AD IOAR kirol taldea, kanpezuko futbol taldea, bilduko zinegotzi bat,). Kuadrillako euskara teknikariarekin batera, eta aldez aurretik egindako beste bilera batzuen emaitzak kontuan harturik, erabaki interesgarri bat hartu zen. Udal mailan euskararen aldeko talde ireki bat antolatzea erabaki da. Talde hau, irekia izango da zeharo. Euskararen alde egingo diren ekimen guztiak, herriko eragile guztien artean antolatu ahal izango dira, eta modu horretan, jende gehiagok parte hartu ahal izango du. Datorren hilean, eskutitz baten bidez guztiek jasoko dugu gonbitea talde hau sortzeko.

Honetaz gain, proposamen zehatz bat egin zitzaion teknikariari: kuadrillak antolatzen dituen hitzaldi programaren barnean, “euskararen historia kanpezun” gaia jorratzea. Hau da, nagusientzako eta emkumeentzako antolatzen diren hitzaldietan gai hau jorratzea. Modu honetan, euskararekiko jarrera positiboagoa izan dadila lortu nahi da. Euskarak zein bide izan duen gure herrian azaltzea oso interesgarria da, ez bait dugu ahaztu behar, mende askotan euskara izan zela kanpezuko hizkuntza, eta orain planteatzen dena ez da inposizio bat, baizik berreskuratzea.

Portzierto, bilera osoa erdara hutsean egin behar izan zen, 12 pertsonetatik batek euskaraz ez zekielako. Gero esango digute euskaldunok ez ditugula gure inguruan daudenak errespetatzen. Ea urrengoan, bilera hoietara doazen guztiek, euskara erabili ahal duten.

    This entry was posted in Kanpezu. Bookmark the permalink.

    Utzi erantzuna

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    *

    You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>